XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Osasun-funtzioa duten beste goi-mailako tituludunak. Beren zerbitzuak ospitalean prestatzen dituzten fisikariak, biologoak, botikariak, etab.

OLT eta ED. Osasun laguntzaile teknikoak eta erizaintzako diplomatuak. Emaginak eta fisioterapeutak dagokien idazatian aipatzen dira.

Osasun-teknikariak. Bigarren mailako lanbide-heziketa asistentzi eginkizunekin dutenak (anatomia patologikoa, laborategia, etab.).

Zuzendariak eta kudeatzaileak. Ospitalearen zuzendaritzaz eta kudeaketaz soilik arduratzen ziren langileak dira. Zuzendaritza eta administrazio lanak osasun laguntzekin batera burutzen zituzten medikuak mediku gisa azaltzen dira soilik, bikoiztasunik gerta ez dadin.

Goi-mailako teknikariak. Administrazio-arloan eta zerbitzu orokorretan lan egiten duten goi-mailako teknikariak.

Erdi-mailako teknikariak. Administrazio-arloan eta zerbitzu orokorretan lan egiten duten erdi-mailako teknikariak.

Administrariak. Administrari laguntzaileak eta administrariak.

Lanbide kualifikatuko langileak. Bigarren mailako lanbide-heziketa dutenak, osasunaren-adarrekoa izan ezik.

Bestelako langileak. Osasun-zentroari lotetsita egonik aipatu gabe utzi diren langileak.

TREBAKUNTZA-ALDIAN DAUDEN LANGILEAK

BAME. Osasun eta Gizarte Segurantzako Ministerioak 1977ko abenduaren 9an emandako Aginduaren 3. ataleko a) eta b) idazatietan sartutako barneko mediku egoiliarrak.

Beste Barneko Egoiliarrak. Kimikoak, biologoak, botikariak, etab.

IRAKASKUNTZA

1994-96 ikasturteko ikasle guztien kopurua sartzen da.

ITUNDUTAKO ZERBITZU-ENPRESETAKO LANGILEAK

Laneguna osasun-zentroan ematen duten itundutako zerbitzu-enpresetako langileak.

ZUZKIDURA

Funtzionamenduan. Beharrezkoak diren langile eta tresneria zeukan eta 96-XII-31n funtzionamenduan zegoen zuzkidura finkoa, data horretan erabilia zegoen ala ez kontuan hartu gabe.